XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bezperak EBANJELIOKO KANTIKAZauritu zenigun biotza zure maitasunaren geziez, eta zure itzak geure erraietan josiak generamatzan, alleluia.
ESKARIAKEska dezaiogun, santutasunaren eredurik bikaiñena den gure Jainkoari, eman dezaigula bere zerbitzari izatea santutasunez, zuzenbidez eta guztiz biotz-berriturik, gure bizitzako egun guztietan.
Eta esan dezaiogun: Jauna, egin gaitzazu santu.
Zu zera, Jauna, Edertasunik aspaldikoena eta oraingoena, Agustiñen biotza erabat lilluraturik zeukana: egizu, zure billa ibil gaitezela Zu aurkitu arte, eta Zu aurkitzeak zure billa jarraitzeko egarria eman dezaigula.